XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste zazpirak irudimen bero baten garretan sortuak dira.

Mendibururen aditza yarduki edo jarduki da ona emen infitivo au ageri duen adibide bat: Jesusen atsegiñak dira... gurekin biotzez biotz jardukitzea tratar tener trato III. 398-5.

Jarduki au, dakutsutenez, ezta erderazko continuar.

Amaika adizki bildu al izan ditut.

Antuste arroaren erakeriakin diardukadala ocupándome con locura de vanidosa fantasía I. 256 23.

Ta gero diardukazula I. 263-7, diardukatenak III. 299-3, diarduketenak (utsa oteda au?) I. 44-26 ta len aipaturiko zertan diarduten.

Gaiñera Berak ziardukala I. 152-30, zuk... zenerdukala II. 191-16, ziñardukela I. 255-8 ta ziardukaten II. 139. 10.

Ondarreko onen uts-muts dirudite beste bi auek: ziarduketen I. 29-15 ta ziarduken I. 152-36.

IBILI

Irugarren atalean erakutsiko dugunez, itz ikolduak contraídos ugari erabiltzen zituen Mendiburuk, bat ere ez ordea adizkietan.

Erriak naama, on daikala, daukat, nao esanarren, berak beti narama, on dagikala, dadukat, nago idatzi oi zuen.

Aditz onen adizkiz ere berdin.

Erriak nonbait ibilli-ren b suntsituz adizki ikol auek darabilzki: dail, dailke, zailtza, baleil... eta abar.

Mendiburuk beti dabil, dabilke, zabiltza, balebil.

Erriak tokirik geienetan adizki-barneko n suntsituarren, berak ez; oso osorik eta arauz erabili oi zituen adizki pollit auek: Adamen ondoren nenbillenean I. 134-37, zure eskolan bagenbiltza I. 209-28, obe lizake bakarrik bazenbiltza I. 40-5, nola genbilzke gu gabiltzan bezain eskergabeak III. 283-2.

Lan onen azkenean erakutsiko ditut aditz onen ogeita sei adizkiak.